“Cruising Attitude”

“Cruising Attitude” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/cruising-attitude/@@download/image/47p8-2.jpg
2004/12/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Dimitri From Paris
47.zenbakia
Musika konposatzen duten disko jartzaile asko daude. Gero eta gehiago. Dimitri From Paris munduko disko jartzaile preziatuena da gaur egun, eta beren buruak “munduko disko jartzaile onenatzat” duten txotxolo askok ez bezala, Dimitrik dantza erritmoak jartzen maisu dela erakutsi du. Emanaldietan disko eta house musikak erabiltzen ditu, bereziki. Hala ere, musika sortu behar duenean, bere gustu pertsonalak zabalagoak dira. Disko honetan, lagun askoren laguntzarekin —MAW, Omar, Victor Davies…—, musika kultura aberats hori erakutsi du.