Croissanta eta turkiarrak

Croissanta eta turkiarrak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/croissanta-eta-turkiarrak/@@download/image/13p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Harrigarria den arren, Austrian XVII. mendean sortutako croissanta estu lotuta dago historiarekin. Turkiarrek, 1683-an, Viena setiatu zuten. Harresia, ordea, oztopo handia zen hirira sartzeko eta beraz, lurrazpiko tunela egin zuten. Diotenez, tunelaren irteera gozodenda baten alboan zegoen eta gozogileek turkiarren erasoaz ohartarazi zituzten Vienako agintariak. Gozogileei esker, turkiarrek ezin izan zuten hiriaz jabetu eta Gobernuak, esker onez, turkiarren ikur itxurako goxoki guztiak egiteko monopolioa eman zien. Zein zen ikurra? Ilargi erdia.