Crazy, stupid, love

Cal Weaver lur jota dago emazte Emilyk utzi ostean. Emakumeengana nola hurbildu ahaztuta, Jacob neskazaleak gizon galai bilakatzen lagunduko dio. Will Smith protagonista zuen Hitch (2005) dakar gogora, baina giza harremanetan serioago sakontzen duela dirudi. Carell gustuen arabera, Moorek puntu dramatikoa ematen dio, eta Goslyng eta Emma Stone momentuko aktore gazte erakargarrienen artean daude.