Crashbeat ****

The worst is yet to come diskoa eta gero, ezinezkoa zirudien hurrengo lanak aurrekoak bezainbeste hunkitzea. Eta ez du aurrekoa gainditu, baina bikaina da. Samurragoa da, baina sendoa. Gitarretako bat garbiago entzuteak eta sartutako koruek ukitu melodikoagoa eman diote, hori izan liteke berritasun nagusia. Aipagarria da Europako biraren irudiekin egindako DVDa ere, opari polita. Laukoteak altxor berri hau zuzenean nola defendatzen duen ikustea izango da hurrengo zeregina; adibidez, datorren irailaren 11n Donostiako Dokan. On egin!