Cranston drogetara bueltan

Telesail batek aktore jakin baten ibilbidea zeharo biziberritzea lortu badu, hori Breaking Bad izan da; Walter White gorpuztu duenetik pantaila handirako proposamen interesgarriak etengabe jasotzen ari da Bryan Cranston. Horien artean azpimagarrienetako bat The Infiltrator da. Film horretan, drogen munduan sartuko da beste behin Cranston, Robert Mazur agentearen azalean sartuko baita. Mazur munduko droga kartel handienetan infiltratu zen 80ko hamarkadan. Diane Kruger eta Benjamin Bratt izango ditu lankide.