COVID-19ari buruz Osasunaren Mundu Erakundeak gezurtatu dituen 12 zurrumurru

COVID-19ari buruz Osasunaren Mundu Erakundeak gezurtatu dituen 12 zurrumurru COVID-19ak sortutako krisiaren hastapenetatik, gaixotasun hoi buruzko zurrumurruak zabaldu dira, asko birua bera baino azkarrago. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/covid-19ari-buruz-osasunaren-mundu-erakundeak-gezurtatu-dituen-12-zurrumurru/@@download/image/xfake_news.png_258117318.png.pagespeed.ic.sbrysl0J5W.png
2020/03/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

COVID-19ak sortutako krisiaren hastapenetatik, gaixotasun hoi buruzko zurrumurruak zabaldu dira, asko birua bera baino azkarrago.
COVID-19ari buruz Osasunaren Mundu Erakundeak gezurtatu dituen 12 zurrumurru

Birusa zabaltzen hasi zen moduan, honi buruzko mezu kate eta argitalpenak ere zabalduz joan dira. Zenbait kasutan gezurra den informazioa izugarri hedatuz. Ohikoa izaten da hau gaixotasuna berria denean eta oraindik ez denean guztiz ezagutzen birusaren jokabidea. Maiz zurrumurruak hanka eta bururik gabeak izaten dira, erabat  surrealistak, baina pertsonarik sineskorrenak konbentzitzen amaitzen dute. 

Honen aurrean Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) bere kanal ofizialetatik zurrumurru hauek gezurtatzen ari da. Ekiteko honetan erakundeak bere TikTok kontua ere erabili du egiazko informazioa zabaltzeko sare sozialen bidez. 

Helburua online dabiltzan gezurrak deuseztatzea da. Horretarako erakundeak grafikoak eta bideo informatiboak zabaltzen ditu Instagram, Twitter edo Facebook bidez. TikTok kontua sortzea, informazio zehatza zabaltzeko OMEren estraegia berria da. Izan ere, osasun profesionalek, birusaren aurka bezain beste ari baitira albiste faltsuen aurka. Hauek dira OMEk jasotako zenbait zurrumurru faltsu:

1. Eltxoek koronabirusa transmititu dezakete
Ez. COVID-19a arnasketa-birusa da eta kutsatuta dagoen pertsonak eztula egierakoan arnasten diren tanten bidez kutsatzen da batez ere. Beti ere, tanta hauek beste pertsonarengana iristen badira. Birusak zenbait orduz bizi daiteke gainazaletan ere, baina ez dago frogarik birusa eltxoen bidez zabaldu daitekeenik.

2. Airean zortzi metroz barreiatzen da
Ez. Eztula egiterakoan koronabirusa zortzi metroz barreiatu daitekeenaren ideia faltsua da. Arnas tanta txikiak pisutsuegiak dira horrenbesteko distantzian zabaltzeko. Gehienez metro bateko distantzian barreiatzen dira. Horregatik eskatzen da metro bateko distantzia mantentzea.

3. Hotzak edo ur beroak birusa hiltzen du
Ez dago ebidentzia zientifikorik pentsatzeko hotzak edo ur beroak koronabirusa hil dezaketela. OME egunak dabil aldarrikatzen birusagandik babesteko modurik onena eskuak maiztasunez garbitzea dela ur eta jaboiarekin edo alkohola duen desinfektanteren batekin. Neurri honek birusa ezabatzen du eskuetatik, horrela infekzio arriskua murriztuz. 

4. Koronabirusa tenperatura epelekin gelditu egiten da
Beste ideia oker bat klima epelarekin gelditzen denarena da. Hau gripearen birusarekin gertatu daiteke, hotza denean zabaltzen baita eta beroarekin desagertu. Baina oraindik goiz da esateko birus berri honek baldintza berdinak dituela. Arrazoiak daude pentsatzeko klima epela ez da nahikoa COVID-19aren zabalkundea eteteko. 

5. Maskarak eraginkorrak dira COVID-19tik babesteko
Pertsona bat kutsatua badago, aurpegiko maskaren erabilerak besteak kutsatzeko aukerak murrizten ditu, baina ez dago ebidentziarik birusa ez duenari ez kutsatzen laguntzen diotenik. Izan ere, OMEk ohartarazten du kutsatzen arriskua gehitu dezakeela bere erabilerak, segurtasun sentsazio faltsua eskainiz eta esku, aho eta begiekin kontaktu gehiago edukiz. 

6. Birusa esku lehorgailu batekin hil daiteke
Esku lehorgailuek ez dute COVID-19a hiltzen. Lanpara ultramoreek ere ez dute balio eskuak esterilizatzeko. Gorputza alkoholez zipriztintzeak ere ez du balio ezertarako birusa jada gure organismo barnean baldin badago. Eskuen garbitzearen odonren, OMEk eskuak ongi lehortzea gomendatzen du.

7. Haur txizak koronabirusagandik babesten du
Txizak ez du birusa hiltzen, aurkakoa, material biriko txikiak eduki ditzake. Eskuak haur txizarekin garbitzeak beraz ez du inolako eraginik.

8. Baratxuriak infekzioa sahiesten du
Egia bada ere baratxuriari mikrobioen aurkako osagaiak egotzi zaizkiola, ez dago ebidentzia zientifikoik esateko baratxuria jateak koronabirusaren aurka babesten dituenik pertsonak. Beste edozein elikagaik ere ez gaitu kutsatzetik babestuko. Aldiz, OMEk oinarrizko higiene gomendioak jarraitzea gomendatzen du. Honela, animalia jatorria duten produktuak gordinik edo gutxi eginda jatea ekidin behar da.

9. Pneumoniaren txertoak koronabirusetik babesten du
Ez. COVID-19 birus berria da eta ez du antzekotasunik orain arte ezagutzen ditugunekin. Pneumoniaren aurkako txertoak ez gaitu koronabirusetik babesten. Beharrezkoa da birus berri honentzat txerto zehatza garatzea eta horretan lanean ari dira zientzialariak. 

10. Antibiotikoak eraginkorrak dira infekzioa tratatzeko
Ez. Bakterien aurka egin dezakete antibiotikoek, baina ez birusaren aurka. Ez dira antibiotikoak erabili behar ez prebenitzeko eta ezta gaixotasuna tratzeko ere. Kasu batzuetan, ospitalean dauden pazienteei antibiotikoak eman zaizki bakteria infekzioetatik prebenitzeko. Baina oro har, egiten dena sukarra edo arnasteko zailtasunak bezalako sintomak tratatzea da.

11. Sudurra gatza duen produktu batekin garbitzeak infekzioa prebenitzen du
Froga batzuk erakusten dute, ohiko hotzeri batetik errekuperatzeko eraginkorra dela gatza duen produktu batekin sudurra garbitzea. Gainera alergien aurkako estrategia egokia da. Baina ez da frogatu arnasketa infekzioekin eraginkorra denik. 

12. Maskotek koronabirusa transmititu dezakete
Ez dago ebidentziarik, ez txakurrek ez katuek, pertsonak infektatu ditzaketenik. Ez da frogatu birusa bera har dezaketenik ere, eta kutsatuta ere ez da frogatu pertsonei helarazi diezaiketenik. Birus partikulen eramaile pasiboak izan litezke ordea (azalean, sudurrean…) kutsatutako pertsonekin harremanetan egon badira. Prebentzio orokor bezala, gomendagarria da oinarrizko higiene arauak jarraitzea animaliekin harremana eduki aurretik eta ondoren. Baina inondik inora ez abandonatu animaliarik!