COVID-19ari aurre egiteko Espainiar gobernuaren app-a zer da eta zertarako balio du?

COVID-19ari aurre egiteko Espainiar gobernuaren app-a zer da eta zertarako balio du? COVID-19aren harira Espainiar gobernuak martxan jarri duen mugikortasun ikerketak galderak eta kritika asko sortu ditu. Baina zer da app hau benetan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/covid-19ari-aurre-egiteko-espainiar-gobernuaren-app-ak-ez-du-jendea-geolokalizatzen-eta-ez-dizkie-telefonia-erakundeei-lokalizazio-datuak-eskatzen/@@download/image/Editorial_Illustration_Nicole_McQuade_Localization.jpg
2020/03/31

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei
 

COVID-19aren harira Espainiar gobernuak martxan jarri duen mugikortasun ikerketak galderak eta kritika asko sortu ditu. Baina zer da app hau benetan?
COVID-19ari aurre egiteko Espainiar gobernuaren app-a zer da eta zertarako balio du?

Lehenengo argitu beharrekoa da mugikortasun ikerketa eta mugikorretarako app-a ez direla gauza bera eta ez dutela lokalizazio mota berdina erabiliko. Mugikorrera deskargatu daitekeen aplikazioak izango dituen funtzioak nahasten ari da jendea. Izan ere, app honek COVID-19aren inguruan autoebaluazioak egiteko balio du eta aldi berean, ikerketa paralelo batek, operadoreen datuetatik abiatuta pertsonen mugikortasuna aztertuko du jakiteko zein izan diren Espainiar Estatuko biztanleen mugimenduak modu anonimo batean, kutsaduraren eboluzioa aurreikusteko helburuarekin.

Hau da, aplikazioa alde batetik doa eta informazio mota jakin bat jasotzen du, eta mugikortasun ikerketa bestetik doa, telefonia operadoreen laguntzarekin. Mugikorretan deskargatu daitekeen aplikazioak, aipatu bezala, koronabirusaren autoebaluazio egiteko balio du eta lokalizazio hori modu boluntarioan erabiltzen da.

Madrilen jada erabiltzen da, bertan sortu baitzen ideia pilotua eta talde berdinak hedatu nahi da ideia Estatu osora. App-ak erabiltzailea geolokalizatzea ahalbidetuko du egiaztatzeko egon behar duen komunitate autonomoan dagoen. Hori dio BOEk bederen.

Geolokalizazioa bakoitza mugikorretik eskuratzen da, zuzenean, eta ez operadoreek eskaini dezaketen datuetatik. App-a instalatzean, honek zenbait baimen eskatu ditzake funtzionatzeko, horien artean kokapena. BOEn ez da zehazten baimen hau onartu daitekeen ala ez aplikazioa deskargatzean. Hala ere, argi uzten du Espainiar gobernuarentzat hau ez dela gure mugikorrak kontrolatzeko modu bat eta mugikortasun ikerketarako ez direla datu hauek erabiliko. 

Koronabirusari buruzko mugikortasun ikerketa ez da app-aren bitartez egingo, operadoreei datuak eskatuz baizik
Mugikorretarako aplikazioa garatzeaz gain, Espainiar gobernuak biztanleen desplazamenduak ulertzeko eta probintzia bakoitzeko osasun ahalmenak neurtzeko ikerketa bat jarri du martxan. Baina orduan, nola jasoko dituzte ikerketa honetarako datuak ez badituzteko app-eko datuak erabiltzen?


Lehen aipatu dugu app-ak gure kokapena erabili dezakeela modu boluntarioan deskargatzen baldin badugu. Kasu honetan ordea, datuak telefonia operadoreei eskatzen zaizkie. Hauek kokapen datuak eskuratzen dituzten antenen sareen bidez. Antena horietara konektatuak dauden mugikorren bidez jakin dezakete zenbait gailu dauden leku jakin bakoitzean. 

Informazio hau eskura dute une oro operadoreek. Datu hauek ikerketa egiteko pasatuko die gobernuari, baina modu anonimoan. Beraz, ez dute legeztatu gure mugikorren geolokalizazioa bere horretan, baizik eta telefono konpainiak jada bazituzten kokapen datuak modu anonimoan erabiltzea da legeztatu dena. Hori da bederen BOEn irakurri litekeena.