Covid-19aren birusa neutralizatzen duen lehen maskara garatu du Portugalek

Covid-19aren birusa neutralizatzen duen lehen maskara garatu du Portugalek Maskara honek duen babes estaldurak birusa neutralizatzen du honek maskararekin kontaktua egiten duen momentuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/covid-19aren-birusa-desgaitzen-duen-lehen-maskara-garatu-du-portugalek/@@download/image/moxatech-mascarilla-covid19-coronavirus-mo.jpg
2020/07/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Maskara honek duen babes estaldurak birusa neutralizatzen du honek maskararekin kontaktua egiten duen momentuan.
Covid-19aren birusa neutralizatzen duen lehen maskara garatu du Portugalek

Enpresa ezberdinen arteko eta zentro zientifismo-akademikoen arteko kolaborazioaren bidez Portugalek koronabirusa neutralizatzen duen musukoa garatu du. Maskara hau Joao Lobo Antunes Lisboako Sendabide Molekularreko Institutuak ziurtatu du. 

MOxATech bezala deitutako maskara apiriletik salgai dago, baina birusa desgaitzeko duen ahalmena oraintxe frogatu berri dute egindako zenbait testen bidez. Babes neurri honek duen estaldurak birusak neutralizatzen du hau maskararekin kontaktuan jartzen den une berean. 

Pedro Simas birologoak zuzendu ditu probak eta SARS-CoV-2 birusa desgaitzeko eraginkorra dela frogatu du. Eraginkorra izaten jarraitzen du gainera 50 aldiz maskara garbitu ondoren ere, kutsadura %99an murriztuz ordubetez birusa oihalarekin kontaktuan egoten bada. 

Bere eraginkortasuna proban jartzeko, oihala aztertu da birusarekin harreman eduki ondoren. Maskarak duen ohial teknikoak geruza ezberdinak ditu, iragazgaitza da eta berriz erabili daiteke. Orain MO markako denda portugaldarretan bakarrik badaude ere salgai, marka honek Europar Batasun osora bidaltzen ditu produktuak interesatua dagoen orok eskura ditzan.
 Hemen bere webgunea.