Covered (A Selection of Film Scores)

Fantomasen Director's Cut diskoaren planteamendua jarraitu dute Cobrakoek. Bost abesti dira; filmetako soinu bandetatik ateratako doinuak beren ukitu indartsuarekin jantzi dituzte eta emaitzak aho bete hortz utziko zaitu. Carpenter, Welles, Lynch eta Frost, Coppola eta Kubricken pelikulak oinarri harturik, laukoteak, riff sendoz, ukabilkada bat dakar, Anselmok eta Pattonek bost seme-alaba edukiko balituzkete bezala. Diskoa Xanperen eskutik grabatu zuten Koba estudioetan 2012an eta, distortsioaz gain, sinte ezberdinen presentzia Abioren parte hartzeari esker nabari dezakegu. Abesti borobilak eta soinu bikaina, esan daiteke bete-betean jo dutela dianan.