“Country Mouse city house”

“Country Mouse city house” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/country-mouse-city-house/@@download/image/78p76Rouse.jpg
2007/10/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
JOSH ROUSE
78.zenbakia
Valentzian bizi den pop-rock musikari estatubatuarra da Josh Rosh. Eta, zergatik ez aitortu, nire kantautore kuttuna da, Elliot Smithekin batera. Bere diskoak pop kanta biribilez beteta egon ohi dira. Rousek maisuki uztartzen ditu pop melodiak, country doinuak eta soul izpiak. Lan honetan jazz erritmoekin ere ausartu da, Pilgrim abestian hain zuzen. Nebraskako musikariak sen berezia dauka moldaketak atontzeko; eta kantak doinu eta instrumentu askorekin gehiegi kargatu ordez, aberastu egiten ditu. Udazkeneko arratsalde goibelek eragiten duten aldarteak pizteko moduko lana