Costa Ricak sexu bereko bikoteen ezkontzak legeztatu ditu

Costa Ricak sexu bereko bikoteen ezkontzak legeztatu ditu Legea martxan jarri zen maiatzaren 26an 00:00etan eta 00:01etan jada lehen ezkontza homosexuala ospatu zen, zuzenean igorri zelarik. Horrela, Ertamerikako lehen herrialdea bilakatu da bikote homosexualen arteko ezkontzak legeztatzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/costa-ricak-sexu-bereko-bikoteen-ezkontzak-legaztu-ditu-ertamerikako-lehen-herrialdea-bilakatuz/@@download/image/53571372_303.jpg
2020/05/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Legea martxan jarri zen maiatzaren 26an 00:00etan eta 00:01etan jada lehen ezkontza homosexuala ospatu zen, zuzenean igorri zelarik. Horrela, Ertamerikako lehen herrialdea bilakatu da bikote homosexualen arteko ezkontzak legeztatzen.
Costa Ricak sexu bereko bikoteen ezkontzak legeztatu ditu

Pasa den asteartetik Costa Ricako bikote homosexualek nahi izan ezkero ezkontzeko eskubidea dute. Aipatu dugun bezala egun horretan 00:00etan sartu zen indarrean legea eta 00:01etan bi emakumeren ezkontza ospatu zen eta birtualki ikusi ahal izan zuen nahi zuen orok. Horrela Alexandra Quirós eta Daritza Arayak maiatzaren 26tik legearen aurrean ezkonduta daude.

Erdialdeko Amerikako lehena
Berdintasunerako pausu garrantzitsu honetan Costa Rica Erdialdeko Amerikako lehen herrialdea bilakatu da bikote homosexualen arteko ezkontza legeztatzen eta munduko 29. da. Izan ere, munduan dauden ia 200 herrialdeetatik ezkontza homosexualak legalak soilik 29 herrialdetan dira. 70 herrialdeetan LGTBI kolektiboak oraindik zigorrak ditu eta 11 herrialdeetan heriotza zigorrak ere bai. Beraz, berri ona bada ere oraindik asko dago egiteko.