Coppola, jatorrietara
Azken urteetan egin dituen filmek harrera nahiko hotza izan duten arren, Tetro (2009) eta Twixt (2011) kasu, Francis Ford Coppolak zuzendari handien klubera bueltatzeko asmoa du. Eta zer hoberik horretarako The Godfather trilogia bikaina gogora dakarren film bat zuzentzea baino. Mafiaren mundura bueltatu eta 30eko hamarkadatik 60ko hamarkadara bitartean familia italoamerikar batek bizitakoak kontatuko ditu Coppolak, oraingoan, familiako bi gazteren begirada baliatuta.