“Communal Living” *****

“Communal Living” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/communal-living/@@download/image/sex_vid_Communal_Living.jpg
2009/05/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Sex Vid
96.zenbakia
“Communal Living” *****
Hardcore zaleok: Atlantako talde honen izena odolarekin markatu ezazue zuen azalean. Talde honek munduko hardcore eszena irauli du bere jario azkar, zaratatsu, basati eta ilunarekin. Eta ez gara grindcoreaz, New Yorkeko hardcoreaz edo Kaliforniako doinu melodikoez ari, Sex Vid hau 80ko hamarkadako Die Kreuzen, United Mutations edo Void kultuzko bandengandik gertuago baitago. Hots, hardcore zurrunbiloa, baina giro kaotiko eta ilunaz jantzita. Diskoa 45 r.p.m-ko binilo formatuan argitaratu dute. Begiratu interneteko  katalogoetan eta eskuratu azkar, aurreko EPak agortuta daude eta.