Comic-Con jaialdia, online eta doan

Aurten, 50 urte beteko ditu Comic-Con komikiaren nazioarteko jaialdi ezagunenak, eta festa itzela egin behar zuten San Diegon. Koronabirusaren krisiak baina, ia bertan behera utzi zituen ospakizunak; azkenik, online egingo dute komikiaren jai handia, uztailaren 22tik 26ra bitarte. Onena? Doan izango da mundu guztiarentzat.
Youtuben bideo txiki bat igo dute, eta bertan mezu dibertigarriak jarri dituzte, besteak beste, aulki erosoak egongo direla, ez dela ilara luzerik itxaron beharko edota maskotak ongi etorriak direla. Gainera, Masquerade leihaketa egingo dute, eta hala, cosplayerrak online mozorrotu ahalko dira lehiatzeko. Noski, film eta telesailen estreinaldien eduki esklusiboak ikusi ahal izango da jaialdian, eta produktuak online erosteko aukera eskainiko dute.