Coen anaien izarrak

Inside Llewyn Davis ederraren ostean, proiektu berri batean lanean ari dira dagoeneko Coen anaiak. Filmak Hail Caesar izango du izenburu, eta 50eko hamarkadako Hollywood izango du jomuga. Eddie Mannix izango da protagonista, Metro-Goldwyn-Mayer ekoiztetxeko arduradunetako bat izateaz gain, garai hartan hainbat izarren arazoak konpontzeaz ere arduratu zen gizona. Zurrumurruek diotenez, George Clooney arduratuko da Mannix gorpuzteaz. Hala balitz, laugarren filma luke Coendarren esanetara.