Coen anaien azken filmean azaltzen da Tom Waits
"The Ballad Of Buster Scruggs" azaroan estreinatuko da Netflix plataforman.

Tom Waits ipurterrea ohikoa da hainbat saltsa ezberdinetan ikustea. Berriz ere zine mundua zapalduko du, oraingo honetan Coen anaien "The Ballad Of Buster Scruggs" filmeko aktoreen zerrendan azalduko da. Filmea datorren azaroaren 18an estreinatuko da Netflix-en.
Hastapenentan sei ataleko telesail moduan planteatu bazen ere azkenean 132 minutuko film luzea izango da eta sei istorio kontatuko ditu. Coen anaien filmeaz gain, Tom Waits lanean ari da Jum Jarmusch-ekin ere "The Dead Don't Die" produkzioan. IMDB-ren arabera filma post-produkzioan dago.
Hementxe Coen anaien filmeko trailerra: