CO2-a oxigeno bilakatu dezakeen hosto artifiziala asmatu dute
Fotosintesi prozesua imitatzeko gaitasuna du. Metanola sortzen du gainera.

Hosto artifizialak oxigenoa sortzeko gaitasuna du, fotosintesian bezala, eta aldi berean, xurgatutako dioxido karbonoa metanol erregai alternatiboan bilakatu dezake. Prozesu kimiko honen egileak Waterloo Unibertsitateko ikerlari talde bat dira, eta Nature Energy aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
ZERGATIK METANOLA?
Klima aldaketaren eragile nagusietako bat CO2a denez, zientzialariak saiatu dira bertatik erregai alternatibo bat ateratzen, ingurugiroa errespetatzen duena (behintzat sortzeko prozesuan). Horrela, Hosto artifizial honi esker, metanola sortu daiteke merke eta ekologikoki. Kobre oxido hauts gorria da prozesu honen gakoa; hautsa lau sustantzien erreakzio kimikoaren ondorioz lortzen da, glukosa, kobre azetatoa, sodio hidroxidoa eta dodezilsulfato sodikoa.
