“Club sodade”

“Club sodade” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/club-sodade/@@download/image/34p15-3.jpg
2003/10/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Cesaria Evora
34.zenbakia
Abeslari gutxik eragiten digute  Cesaria Evora-ri diogun tamainako begirunea. Pozik gaude, azkenean, berandu izan arren, nazioarteko entzulegoaren arreta jaso duelako eta bere musikak merezitako oihartzuna duelako. Kez betetako Cabo Verdeko taberna zulo zikinenetan urteak pasatu eta gero, mendebaldeko dantzaleku modernoak bisitatzea nahi dute orain. Horretarako, musika elektronikoaren munduko izen ezagunenen esku jarri dute bere musika. Emaitza, berriz, gazi-gozoa. Zoritxarrez, dantzaleku askotan ez dituzte oinutsik doazenak onartzen, eta horrelakoetan hobe kanpoan geratzea. Klonen munduan, originala nahiago.