'Clown Zorrotza' ekimena izango da asteburuan Bilbon

'Clown Zorrotza' ekimena izango da asteburuan Bilbon Lau emanaldi izango dira bihar eta etzi. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/clown-zorrotza-ekimena-izango-da-asteburuan-bilbon/@@download/image/klun pailazo.jpeg
2023/06/01
Lau emanaldi izango dira bihar eta etzi.
'Clown Zorrotza' ekimena izango da asteburuan Bilbon

Bilboko Udalak Clown Zorrotza programaren XIV. Edizioa antolatu du ostiral eta larunbaterako, Zorrotzako Azoka Parkean. Lau konpainiak parte hartuko dute eta klunen emanaldiak ikusi ahal izango dira doan.

Bihar, ostirala, El Perro Azul Teatro taldeak Globe Story lana erakutsiko du. Maitasun istorio bat kontatzen da, zinema mutuaren komikotasunaz eta erritmoaz baliatuz. Ikuskizuna 18:30ean hasiko da.

Hurrengo emanaldia, 19:30ean, Mundo Costrino taldearen The Crazy Mozarts izango da. Musika klasikoko kontzertu original bat izango du ardatz, bi pertsonaia bitxik ezohiko musika-tresnekin interpretatua. Zinema mutuan eta marrazki bizidunetan inspiratutako ikuskizuna da.

Larunbatean, 18:30ean, Paco Palomo Konpainiak Paquí pallá aurkeztuko du. Konpainia honek zientzia unibertsoak birsortzen ditu klun jokoarekin konbinatuta, eta jakin-mina, ezagutza eta ausardia, harridurarekin, xalotasunarekin eta jolasarekin nahasten dituzte.

Azkenik, 19:30ean, Capitán Maravilla Produccionek Non Cras lana eskainiko du. Kluna, antzerkia, zirkua eta susmoak uztartuko dira emanaldi honetan.