Clerks II ***

Clerks II *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/clerks-ii/@@download/image/66clerks.jpg
2006/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Kevin Smith. Aktoreak: Brian O’Halloran, Jeff Anderson, Rosario Dawson. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 97 minutu.
66.zenbakia
Clerks II ***
Kevin Smith zinemagile independenteak ez du ezer onik filmatu Chasing Amy (1997) gazi-gezaz geroztik. Krisi artistikoa saihestu asmoz, jatorrira itzultzea erabaki du. Clerks estreinako film bihurriaren unibertso politikoki ez zuzen bezain erakargarrira, alegia. Dante eta Randal dira, noski, bigarren parte honetan ere protagonista. Denda utzi eta hanburgesategi batean lanean hasi dira biak ala biak. Neska-lagunarekin ezkondu eta bertatik ihes egiteko asmoa du Dantek, ordea. Oharkabe, hanburgesategiko gerente erakargarriarekin maiteminduko da. Estreinako filmaren lilurarik ez du eta sentimentalismo merkean erortzen da bukaera aldera. Hala eta guztiz ere, gag ilun baina dibertigarri batzuk ere baditu eta atseginez ikusten da.