City Lights

City Lights https://www.gaztezulo.eus/albisteak/city-lights/@@download/image/Javier_Escovedo_City_Lights.jpg
2012/09/07
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Javier Escovedo
132.zenbakia
Madrilgo Folc diskoetxeak argitaratu du LP formatuan Los Angeles hiriko The Zeros punk talde mitikoan arituriko musikariaren lan berria. Power pop harribitxiak dira nagusi, tartean, Tonight Is Gonna Be Better eta As Another Day Passes By doinu borobilak. Halere, bada une gogorragoetarako tokia; horren erakusle Bring Me Down. Brian Young (Fountains Of Wayne, Posies), Joe Bass (Posies) eta Josh Schwartz (Beachwood Sparks) musikariak izan ditu ondoan estatubatuarrak, baita soka talde bat ere, Just A Dream gozokia grabatu duena. Gozoa eta sendoa.