“City Fallen Leaves”

“City Fallen Leaves” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/city-fallen-leaves/@@download/image/61p17-1.jpg
2006/03/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Comet Again
61.zenbakia
“City Fallen Leaves”
Talde hau 1993an sortu zen, baina hauxe da entzun dudan haien lehendabiziko diskoa. Iazko azaroan argitaratu zen, eta aspaldian entzun dudan pop disko onena da. Boskote britaniarrak punk amorrua gordetzen duten 16 kantu borobil grabatu ditu. Kantu sorta honen erantzule nagusia Davis Feck da. Musika egile ikaragarria ez ezik, idazle zorrotza ere bada. Hala, "The Ballad of a Mix Tape" abestian "sekula aukerarik eduki ez duten taldeak" gogorarazten ditu, eta "The Punk Got Fucked" kantuan, punka "bere zorte txarrak izorratu zuela baieztatzen du". Soula, garage-rocka, punk rocka, eta bereziki pop britaniarra hartu, eta egundoko koktel melodiotsu bezain latza grabatu du Comet Gain-ek. Punk-aren berehalakotasuna eta pop-aren gozotasuna primeran uztartzen dituzte, eta ez naiz Green Day hirukote kaliforniarraz ari. Swell Maps, TV Personalities edota Cornershop bezalako taldeetaz baizik.