CINEMATIC CLASSIC FILM MUSIC REMIXED ***

Nahasketa edo erremix ugari egin zaizkie zinemako abestiei. Six Degrees diskoetxeko arduradunek diotenez, bilduma honetan, ikuspegi berria eman nahi izan diete XX. mendeko film klasikoetako musikei. Horregatik, Henry Mancini, Quincy Jones, Ennio Morricone edo Duke Ellingtonen abesti klasiko horien nahasketak egiteko, zinemarekin harreman berezia duten disko jartzaileak eta produktoreak bilatu dituzte. Kontua ez da nahasketek jatorrizkoak gainditzen dituzten edo ez, jatorrizkoen jarraitzaileek zer iritzi duten baizik.