Christian Siriano, neurri guztietara egindako diseinatzailea

Christian Siriano, neurri guztietara egindako diseinatzailea Diseinatzailerik lortzen ez duten izar eta modeloek bereziki maite dute Siriano; Ashley Graham modeloa edota Leslie Jones aktorea dira bere bezero ohikoenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/christian-siriano-neurri-guztietara-egindako-diseinatzailea/@@download/image/1470332828_228227_1470333268_noticia_normal.jpg
2017/09/26
berria
Diseinatzailerik lortzen ez duten izar eta modeloek bereziki maite dute Siriano; Ashley Graham modeloa edota Leslie Jones aktorea dira bere bezero ohikoenak.
Christian Siriano, neurri guztietara egindako diseinatzailea

Iaz, Ashley Graham neurri handiko supermodeloak sare sozialetan salatu zuen diseinatzaileek ez zutela jantzirik egin nahi beretzat MET galarako. Grahamen esanetan, garai hartan ez zuen kontakturik, eta inork ez zuen soinekoa neurrira eta garaiz egiteko gaitasunik. "Arazoa da, diseinatzaileek amaituta dituzten soineko guztiak taila txikikoak direla eta beraz, inork ez zuen nire neurrietara egokitzen zen soinekorik" adierazi zuen Grahamek. Modeloa etxean gelditzera zihoan, Christian Sirianoren deia jaso zuen arte; honek, neurrira egindako soinekoa egin zion.

 

Mota guztietako gorputzetara moldatzen den diseinatzailea da Siriano; aniztasunaren ikurra bihurtu da, eta izar handiak jantzi ditu. Sareetan ezaguna egin zen Leslie Jones aktorearen kasua ere; Grahamen antzera, Ghostbuster filmeko aktoreak ez zuen neurrira soinekorik egingo zion diseinatzailerik topatzen, eta Siriano denbora errekorrean egin zion honako soineko gorri ikusgarria. Geroztik, aktoreak beti jo du diseinatzaile estatubatuarrengana.

Baina ez da soilik 34 neurrian sartzen ez direnen diseinatzailea. Mad Men telesaileko Christina Hendricks, Oprah Winfrey, Whoopi Goldberg edota Michelle Obama ere bere ohiko bezeroak dira. Horrekin batera, Orange is the new black telesaileko Laverne Cox aktore transexuala jantzi ohi du, eta LGTB kolektiboko jende askok jotzen du beregana. Hain zuzen, Samira Wiley aktorea eta Lauren Moralli gidoigilea jantzi zituen beren ezkontza egunean.

Edozein neurritako emakumeak janztera ohituta dagoela adierazi izan du diseinatzaileak: "Harrigarria den jendearekin lan egitea gustatzen zait, eta ez dut uste beren neurriak muga bat izan behar duenik. Kontzeptu hori aldatzeko garaia dugu".