Christian Scottek eta Ron Carterrek estreinatuko dute Trinitate plazako oholtza

Donostiako Jazzaldiak hasiera bikaina izan zuen Patti Smithekin, eta maila mantendu egingo da Trinitate plazako kontzertuak hasiko baitira gaur. Christian Scott New Orleanseko tronpeta jotzaile gazteak eta Ron Carter kontrabaxu jotzaile apartak estreinatuko dute Alde Zaharreko plazako oholtza 21:00etatik aurrera, azken honek Donostiako Jazzaldia Saria jasoko du gainera.
Bi maisu, bi izar eguraldi goibelari ezikusia eginda Jazzaldiaren bigarren egunak dir-dir egin dezan Gipuzkoako hiriburuko Trinitate plazatik.
Christian Scott eta bere boskotea izango dira lehenak. Klasikoa eta cool-a nahastuta, New Orleanseko 27 urteko tronpeta jotzaile gazteak XX. mendeko jazz ildoak gaur egungo eragin berriekin nahasten asmatu du emaitza eta kritika bikainak lortuta. Askok jazz tronpeta onenen artean kokatu dute jada eta izugarrizko ikusmina pizten du doan lekura doala ere. Dagoeneko Mos Def, Prince, Glen Ballard eta Marcus Miller musikariak lankide izan ditu, besteak beste, baina askoz gehiago dira eskaera egin diotenak. Rewind That (2006) diskoarekin Grammy sarietarako izendapen bat lortu zuen eta bere azken lanak ere Yesterday you said tomorrow (2010) ikaragarri kritika onak jaso ditu. Mutil honen ibilbideak geldiezina dirudi.
Scottek, bestalde, L.E. Flaco rapeatzailea izango du gaurkoan Triniko oholtza gainean gonbidatu, berak irabazi baitu www.heinekenjazzaldia.com web gunearen bidez kudeatutako hip hop txapelketa. Tipo kamaleonikoa da L.E. Flaco, bere musika eszenaratze ikusgarri eta indartsu batekin hornitzen duena. Misericordia maketarekin eta La Especie diskoarekin irabazi ditu entzuleen aldetiko onespena eta txaloak.
Gaueko bigarren izarra Ron Carter kontrabaxu jotzailea izango da, aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria oholtza gainean bertan jasoko duena. Carterrek Russell Malone gitarra jotzailearekin eta Mulgrew Miller pianistarekin batera emango du kontzertua; Ron Carter Golden Striker Trio dira.
Kontrabaxu jotzaileak 60ko hamarkadan egin zituen bere lehenengo urratsak Miles Davis boskote mitiko hartako kide gisa. Hain zuzen ere talde harekin batera lortu zuen 1990an, Tribut to Miles Davis lanarekin, lehenengo Grammy Saria. Bigarrena geroago jasoko zuen, Round Midnight (1986) filmerako idatzitako pieza batengatik. Ordutik bere ibilbidea ezin oparoagoa izan da eta gaur egungo jazz artistek argitaratutako 2.500 disko baino gehiagotan hartu du parte. Kritikariek aitortzen dioten balio handiena kontrabaxua erritmo-sekzioko laguntza tresna soil izatetik atera eta instrumentuari bakarlari ahotsa eman izana da.
Horiexek dira gaur gauean Donostiako Trinitate plazan 24 euroren truke ikusi eta entzun ahalko direnak. Baina askoz gehiago ere bada; www.heinekenjazzaldia.com web gunean eskura duzu egitarau osoa.