Chico Boom: Kalitatezko eztanda

Azkenaldion Euskal Herrian argitaratutako disko onenetako bat kaleratu du GP Records diskoetxeak: Chico Boom taldearen "Squeezing the time". Señor No, Small Things eta Surfin Kaos-eko musikariak elkartu dira 60eko eta 70eko hamarkadetako rock gitarreroari keinu egiten dion proiektu berezi honetan. Kalitatea eta esperientzia, biak sobera dituzte.
Surfin Kaos, Señor No eta Small Things taldeetako musikariak elkartu zarete Chico Boom-en. Talde horien eragina nabari al da proiektu honetan?
Chico Boom esperientzia berria da guretzat, eta orain arte sekula egin gabeko gauzak egiten ari garela sentitzen dugu. Seguru asko, gutariko bakoitzak taldeari ematen dion hori, bazegoen talde horietan, beste modu batera izan arren.
Talde hau Imanol Chico Boom gitarra-jolearen proiektu pertsonalena al da?
Imanolek sortu zuen taldea; idatzita zituen abesti batzuk gauzatu nahi zituen, eta hasieran, hori egiteko laguntza eman genion. Baina, ondoren, taldea errealitate indartsua bihurtzen joan da, eta kimika pertsonal berezia sortu da; musikari bat eta bere kolaboratzaileen artean sor daitekeena baino askoz kimika handiagoa.
Zuen lehendabiziko ep-ak eta disko honek oso kritika onak jaso dituzte. Hain harrera ona espero al zenuten?
Bagenekien jendeak jakinmina zuela Chico Boom entzuteko, baina, egia esan, kritika sutsu batzuek harrituta utzi gaituzte. Talde bat hain ondo hartua izatea ez da askotan gertatzen den zerbait, eta are gutxiago, guk bezala, kontzertu gutxi eman ondoren. Ezezagun ilustre samarrak sentitzen gara.
Ordu asko eman dituzue estudioan. Pozik al zaudete emaitzarekin?
Norbaiti gure diskoa ematen diogunean, seguru eta lasai sentitzen gara, egindako lan onaren babesa dugulako: hori da diagnostikorik onena. Zaila da estudio batek musikari bati nahi lukeen guztia ematea, baina, kasu honetan, argi dago lan egindako minutu bakoitzak etekina eman duela.
The Who, Animals bi horiek al dira Chico Boom-en eraginetako batzuk?
Erreferentzia onak dira, baina azken berrogeitahamar urteotako beste hamaika talde ere aipa genitzake. Eraginak ezusteko lekuetatik etortzen dira: egun batean abesti batek arreta deituko dizu, eta hurrengo batean, egunkarietako berri batek sekulako sorpresan emango dizu.
Bi hitzetan: nolakoa da zuzenean Chico Boom?
Musikari eta pertsona gisa, barruan dugun onena eman nahi dugu. Hori da gure helburua. Aurki, galdera honi erantzuna entzulegoak ematea espero dut.