Chiapas bizirik

Chiapasen gerra dago oraindik ere. Azken hilabeteotan, Foxek Mexikoko presidentzia hartu duenez, berriro hitz egiten ari da gatazkari buruz, baina hala ere, ohiko komunikabideek bazterrean utzi dute arazoa. Guk bertako errealitatera hurbiltzeko ahalegina egin dugu eta Chiapasen begirale ibilitako bi lagunekin mintzatu gara.
Itziar Larraz donostiarra eta Ives Meyer Donostian bizi den estrarburgoarra bederatzi hilabetez egon ziren iaz Chiapasen, begirale gisa. Askapena erakundearen laguntzarekin joan ziren hara eta beraiekin Maite Azpillaga azpeitiarra izan zen. Begiraleen helburuak, laburbilduta, hiru dira. Batetik, giza eskubideak bortxatzen ote diren ikustea. Bestetik, Mexikoko ejerzitoaren presioa jasan behar duten komunitateetako edota herrietako biztanleei babes psikologia ematea, "atzerritarrak han egonda, beraien burua babestuago ikusten baitute, nahiz eta horrela ez izan", adierazi digu Itziarrek. Azkenik, Chiapastik bueltan hango errealitatearen berri eman eta kontzientzia landu nahi dute Euskal Herrian.
Ez da batere erraza begiraleen lana. Besteak beste, militarren mugimenduak jarraitu behar dituzte eta zapatisten aldeko komunitateetan zein arma edo materiale sartzen dituzten begiratu. "Militarrak guri ahalik eta oztopo gehien jartzen saiatzen ziren. Errepidean geldiarazten gintuztenean, batzuetan jokaera ona zuten, baina beste batzuetan, iraindu egiten gintuzten, «putak» esaten ziguten neskoi, listua botatzen ziguten... Batez ere hasieran, beldurrez ibili ginen", dio Itziarrek. Euskalduna izateak ere ez omen du militarrek jokaera samurragoa izaten gehiegi laguntzen: "euskaldun asko joaten da begirale lana egitera eta beraz, militarrek, euskal izenak edo abizenak edo euskarazko libururen bat izanez gero, okerrago jokatzen dute zurekin. Indigenek, aldiz, primeran hartu ohi dituzte euskaldunak. Morelia komunitatean izan ginenean, bertako arduradunaren semeak Eneko zuen izena, euskaldunen omenez", diosku Itziarrek.
Hilketak eta atxiloketak
Izan ere, ez dirudien arren, Chiapasen gerra dago. EZLN armada zapatista indigenen eskubideen alde eta justizia eta demokraziaren izenean altxatu zenean, borroka latzak gertatu ziren. Negoziazioak izan ziren ondoren, baina elkarrizketak bertan behera geratu ziren eta gatazka gaur egun ez aurrera ez atzera dago. Ivesen esanetan, "Mexikoko gobernuak ez zituen San Cristobalgo konpromisoak bete eta horrexegatik zapuztu ziren negoziazioak. Gaur egun, sekulako gerra psikologikoa dago, estatubatuarrek intentsitate baxuko gerra deitutakoa". Zapatistek zenbait eremu euren eskuetan dituzte, gerra irekirik ez dago, baina ejerzitoa askotan sartzen da eremu haietan eta batzuetan hilketak edo atxiloketak egiten dituzte.
Mexikoko presidentea aukeratzeko iazko hauteskundeak PAN alderdiko Foxek irabazi zituenetik, itxaropena piztu omen da Mexikon. Presidente berriak ustelkeriari aurre egin eta Chiapasko gatazka konpondu nahi duela dirudi. Dena den, zapatistek zuhur jokatu behar dela diote. "Azken ehun urteetan indigenek egurra besterik ez dute jaso. Horrez gain, egungo presidentea eskuindarra da eta zurrumurruek diotenez, berak jendaurrean jarrera irekia erakutsi arren, bere atzean daudenek ez diote arazoari benetako irtenbidea eman nahi. Esate baterako, Chiapasen 70.000 militar inguru daude eta hilabeteotan gutxi batzuk baino ez dituzte kendu", esan digu Ivesek. Azken batean, zapatistak justizia eta demokrazia eta indigenen eskubideak bermatzea eskatzen ari dira, euren kultura eta hizkuntzak garatzeko eskubidea tartean. Eta jakina, askok eta askok ez dituzte eskaerok ondo ikusten.
Eskola autonomoak
Baina gatazkaz gain, Chiapasek badu beste aurpegi bat. Eraikitzeko gogo handia dago. Komunitate zapatistek eskola autonomoak sortu dituzte eta bertan, klaseak gazteleraz eta indigenen hizkuntzetan ematen dira. Itziarren esanetan, "indigenek normalean haien hizkuntzan hitz egiten dute. Gazteleraz gain, bospasei bat hizkuntza hitz egiten dira Chiapasen".
Alaitasuna da Mexikoko lurralde honetako indigenen beste ezaugarri bat. "Festa asko antolatu ohi dute, ia denak Ama Birjinaren inguruan, oso katolikoak dira eta", dio Ivesek. Itziarrek aipatutako ondoko pasadizoak agerian uzten du nola eutsi dakiokeen alaitasunari gatazka larri batean: "San Jose del Rio komunitatean 400 kiloko musika tresna bat dute, marinba izenekoa. Ejerzitoa duela bost urte zapatisten lurretan sartu zenean, hainbat komunitatetako jendeak zita egin zuen oihanean, denek elkarrekin ihes egiteko. La Realidad komunitateko lagunak garaiz iritsi ziren hitzordura, baina ez, ordea, San Josekoak. Zain egon ondoren eta berandu zela ikusita, La Realidadekoak ejerzitoak San Josekoak hil zituela pentsatzen hasi ziren. Baina hara non azaldu diren San Josekoak, Marinba bizkarrean hartuta, ohianean gora! Euren etxeak erre eta suntsiko zituztela zioten, baina inola ere ez marinba!".