Chezidek-en reggaea Jamaikatik Donostiako Guardetxera

Chezidek-en reggaea Jamaikatik Donostiako Guardetxera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/chezideken-reggaea-jamaikatik-donostiako-guardetxera/@@download/image/20127244155chezidek_flyer.jpg
2012/12/13
berria
Chezidek-en reggaea Jamaikatik Donostiako Guardetxera
Datorren abuztuaren 5ean, igandea, reggae gau indartsua hartuko du Donostiako Urgull mendiko Guardetxeak. Chezidek (Jamaika), Irie Ites Sound (Frantzia), Jr Yellam (USA-Frantzia), Ras Lujah (Euskal Herria), A-Rasta-K Sound (Euskal Herria) eta Revolutionari Brothers (Euskal Herria) taldeak ariko dira zuzenean. 

Chezidek abeslari jamaikarra izango da Roots Sunday Concerts zikloaren baitan datorren abuztuaren 5ean antolatuko duten reggae gauko plater nagusia. Hala ere, beste hainbat musikari eta sound system interesgarrik ere borobilduko dute kartela.
Arratsaldeko 19:00etan puntuan hasiko da saioa Donostiako Guardetxean eta sarrerak sei eurotan izango dira salgai


Chezidek (Jamaika)


Chezidek roots reggae abeslari jamaikarra 1973 urtean jaio zen ST Ann hirian, Marcus Garvey, Bob Marley edota Burning Spear bezalakoen sorterrian. Musikarekin goiz hasi zen eskolan eta berehala ere sound sistematan abesten.
Zortzi disko kaleratu ditu: Inna the road (Greensleeves), Harvest time and Rising sun (VP), Firm Up yourself (No doubt records), Mash dem down (Altafaan), I-grade (Sly&Robby), Herbalist (Tads records) eta Judgement Time (Jahsolid Rock).  Azken honek arrakasta berezia izan du Europan.

Irie Ites Sound System (Frantzia)


Dudarik gabe, Europako Sound System garrantzitsuenetako bat eta ospe handikoa. Argitalpen ugari egin dituzte biniloan Jamaika eta Europako abeslari handienekin: Heptones, Glen Washinton, Sizzla, Lorenzo, Chezidek, Spectacular, Ras Mac Bean... Euren saioan berezko produkzioak, remixeak eta hip-hopa nahasten dute.  

Jr Yellam (AEB)


Jr Yellam abeslari gazteak jatorri estatubatuarra du, nahiz eta egun Frantzian bizi den. Ingelesez abesten du eta reggaea nahiz hip-hopa ditu eragin nagusi: Damian Marley, YellowMan, edota A Tribe Called Quest taldea, adibidez. 

Revolutionary Brothers Sound System


Bertako taldeak 10. urteurrena du aurten. Eta, urteurrenarekin betera, hirugarren diskoa. So Much Songs To Play lanak doinu eta abesti jamaikarren eboluzioa, artisten elkarlana, abeslarien dubplate-ak eta sorpresa gehiago dakartza.

Ras Lujah (Euskal Herria)


Ez da izango Ras Lujahk azken boladan Donostian ematen duen aurreneko kontzertua. Reggae eta rap estiloak jorratzen ditu batez ere; Herbontzio, Flou eta beste bi MC-ekin batera.

A-Rasta-K Sound (Euskal Herria)


Jamaikar erritmoak pintxatuz jendea dantzan jartzeko erraztasuna dute. Roots reggae, new roots eta dancehall estiloak jorratzen dituzte batez ere.