Chess classics

AEBetan garatutako musika beltza ulertzeko, ezinbesteko diskoetxea izan zen Chicagoko Chess zigilua. Poloniatik joandako Phil eta Leonard Chess anaiek sortu zuten diskoetxea 40ko hamarkadan, eta musikan egon den nahaste borrastearen eredu izan da hamarkada luzez. Bluesa, rhythm & bluesa, jazza, rock&rolla, soula
estilo anitz uztartzen dira zigiluko diskoetan. Gainera, disko horietako askotan, estiloak argi eta garbi definitu gabe daude, gaur egun musika estiloen artean bizi dugun maitasun harremanen aitzindari. Ramsey Lewis, Etta James, Fontella, Muddy Waters
eta abar. Klasikoak.