'Chemsex', osasun arazo larria

'Chemsex', osasun arazo larria Geroz eta gehiago dira harreman sexualak hobetzeko drogak erabiltzen dituztenak; Bartzelonan, osasun arazo larritzat hartu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/chemsex-osasun-arazo-larria/@@download/image/dreamstime_m_29897297.jpg
2017/10/02
albiste-laburra
Geroz eta gehiago dira harreman sexualak hobetzeko drogak erabiltzen dituztenak; Bartzelonan, osasun arazo larritzat hartu dute.
'Chemsex', osasun arazo larria

Sexu harremanak hobetzeko drogen erabilera ez da kontu berria, baina azkenaldian, osasun arazo bihurtu da chemsex izeneko praktika. Kasu honetan, erabiltzaileek mefedrona, metanfetamina eta GHB drogak kontsumitzen dituzte, egunak iraun ditzaketen sexu sesio luzeetan aguantatzeko.

 

Baina praktika hauek arrisku larriak dituzte; kontsumitzaileek kontzientzia galtzen dute, eta drogen dependentzia handitzearekin batera, hiesa eta sexu bidez transmititutako bestelako gaixotasunak handitzeko arriskua biziki handitzen da. Homosexualak dira chemsex-a praktikatzen dutenak gehienbat, eta gaixotasun horiek garatzeko probabilitatea hirukoiztu dute.

 

Bartzelonan, dagoeneko osasun arazo larritzat hartu dute chemsex-a, soilik iaz 200 kasu detektatu zituztelako. Erabilera honetan gazteak dira arrisku handiena dutenak; hain zuzen, mefedronak eta kristalak sekulako dependentzia psikologikoa eragiten du, eta GHBak berriz, dependentzia fisiologikoa. Dena den, adituek argi utzi dute chemsex-ak sexu arazoak uzten dituela agerian, harremanak izateko zailtasunak dituztenek erabiltzen dutelako metodoa gehienbat.