Chastain eta Dolan

Chastain eta Dolan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
albiste-laburra
Chastain eta Dolan
Donostiako Zinemaldian Perlak sailean aurkeztu zuen Xavier Dolan zuzendari quebectarrak Mommy bere azken filma. Bada Jessica Chastaini (Zero Dark Thirty, 2013) hainbeste gustatu zaio filma, The Death and Life of F. Donovan izenburu izango duen Dolanen hurrengo proiektuan protagonista izateko aurkeztu duela bere burua, eta noski, Dolanek ez du aukera hori galduko. Filmak Londresko hamaika urteko mutil batekin gutun bidezko harreman sekretua duen Hollywoodeko izar baten istorioa kontatuko du.