Charlie and the Chocolate Factory ***

Charlie and the Chocolate Factory *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/charlie-and-the-chocolate-factory/@@download/image/54p52-3.jpg
2005/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Tim Burton. Aktoreak: Freddie Highmore, Johnny Depp, Helena Bonham Carter, James Fox. Generoa: komedia fantastikoa. Herrialdea: AEB / Erresuma Batua. Urtea: 2005. Iraupena: 106 minutu. 
54.zenbakia
Charlie and the Chocolate Factory   ***
The Planet of the Apes zientzia-fikziozko harribitxiaren bertsioarekin estropezu egin ondoren, bide onera itzuli zen Tim Burton zuzendaria Big Fish irudimentsuarekin. Charlie and the Chocolate Factory pelikula ere ederra denik ezin ukatu. Roald Dahl idazlearen izenburu bereko ipuinaren egokitzapena da. Familia apal bateko semea da Charlie Bucket gaztetxoa, eta maiz egiten du amets eskuratu ezineko txokolatearekin. Karanbola harrigarri baten ondorioz, Wonka’s txokolate faktoriara gonbidatuko dute mutikoa, eta han ezagutuko du Willy Wonka gozogile bitxia. Haurrei zuzendutako komedia atsegin eta entretenigarria da.