Chambao

Chambao taldeak Patagoniako (Argentina) Perito Moreno glaziarrean grabatu du En el Fin del Mundo CDa eta DVDa. Irailean eta urrian Mexikon, Txilen eta Argentinan ibili ziren. Tartean, El Calafate eskualdera hurbildu ziren, eta Perito Moreno parke naturalean emanaldi berezia eskaini zuten. Bidaia horren eta, batik bat, kontzertu horren testigantza da lan berria.