Chakushin Ari (Llamada perdida / La mort en ligne) ***

Chakushin Ari (Llamada perdida / La mort en ligne) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/chakushin-ari-llamada-perdida--la-mort-en-ligne/@@download/image/48p48-4.jpg
2005/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Takashi Miike. Aktoreak: Kou Shibosaki, Kazue Fukiishi, Atsushi Ida, Renji Ishibashi. Generoa: beldurra. Herrialdea: Japonia. Urtea: 2004. Iraupena: 111 minutu
48.zenbakia
Hideo Nakata apartarekin batera, beldurrezko zinema garaikidearen egilerik berritzaileena da, ezbairik gabe, Takashi Miike. Segapotoan utzi dioten mezu ilun bat entzun eta hiru egunetara hil da neska gazte bat. Yumi, zendu berri den neskaren adiskide mina, lagunari gertatutakoa ikertzen hasi da. Handik lasterrera, antzeko mezu bat utziko diote Yumiri sakeleko telefonoan. Audition gordinaren egilearen beldurrezko film txukuna da.