Catch Me If You Can (Atrapame si puedes / Arrete-moi si tu peux!) ***

Catch Me If You Can (Atrapame si puedes / Arrete-moi si tu peux!) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/catch-me-if-you-can-atrapame-si-puedes--arretemoi-si-tu-peux/@@download/image/26p44-5.jpg
2003/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Steven Spielberg. Aktoreak: Leonardo DiCaprio, Tom Hanks, Christopher Walken, Martin Sheen. Generoa: abentura / komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 141 minutu.   
26.zenbakia
60ko eta 70eko hamarkadetan FBIko agente guztiak erotu zituen iruzurgile irudimentsu baten bizipenak ditu oinarri Steven Spielbergen pelikula atsegin honek. Gaztea, erakargarria eta argia da Frank Abagnale. Baina, batez ere, iruzurgile hutsa da. Mozorrotzeko ahalmen paregabea du, eta gezurti aparta da. Txeke faltsuak sinatzen hasi, eta pixkanaka-pixkanaka, delitu larriagoak egitera igaroko da. Horren aurrean, FBIk Frank Abagnale harrapatzeko agindua emango dio bere ikerlari zorrotzenari. Umore ukituz zipriztindutako pelikula entretenigarria da.