Cars ***

Cars *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/cars/@@download/image/65_p54cars.jpg
2006/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: John Lasseter. Generoa: Animazioa / komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 116 minutu. 
65.zenbakia
Cars ***
Autoen munduan girotutako animaziozko pelikula atsegina dakarkigu Toy Story apartaren egileak oraingoan. Kaliforniako auto-lasterketa garrantzitsu batean parte hartzeko asmoa du Tximista McQueen auto gazteak. Bidean galdu eta gero, Radiator Springs herrixkara iritsiko da. Bertan, lagun handiak egingo ditu. Doc Hudson auto jakintsua eta Mater garabi jatorra, kasu. Horrezaz gain, Sally porsche ederrarekin ere maiteminduko da. Hala, apurka-apurka, bizitzan lasterketak irabaztea eta fama lortzea baino gauza inportanteagoak daudela ikasiko du. Alegia, adiskidetasuna edozein garaipen baino preziatuagoa dela. Film samur, alai eta ikusgarria bada ere, ezin Pixar ekoiztetxeko beste perlatxoen distira duenik esan.