Carmen **

Carmen ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/carmen/@@download/image/34p44-2.jpg
2003/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Vicente Aranda. Aktoreak: Paz Vega, Leonardo Sbaraglia, Antonio Dechent, Joan Crosas. Generoa: drama. Herrialdea: Espainia / Erresuma Batua / Italia. Urtea: 2003. Iraupena: 119 minutu. 
34.zenbakia
Carmen   **
Prosper Merimee idazlearen eleberri entzutetsuenaren zinema egokitzapen librea dakarkigu Vicente Aranda espainiarrak Carmen filmean. Sevillako Triana auzoan bizi da Carmen ederra. Zigarro-saltzaileak Jose sargentuari bihotza lapurtu dio; maitasun ero baten gatibu bihurtuz mutila. Maitasun harreman hori —Bizet-en opera famatuan bezalatsu— tragedian amaituko da. Bitxia da oso Paz Vega eta Leonardo Sbaraglia euskaraz hitz egiten entzutea, zinez. Amantes apartaren egileak bere uztako erotismoz zipriztindu du filma. Erdipurdikoa da.