Carla Bruni, Woody Allenen musa berria

Match Point (2005) txukunaren zuzendariak amets bat zuela jakinarazi zuen iragan ekainean: Frantziako lehen dama bere esanetan izatea. Eskatu eta bete. Carla Brunik baiezkoa eman dio. Allenek Parisen girotutako filmean ariko da modelo eta kantaria. Aurretik, baina, Manhattango zinemagileak esku artean duen lana ikusteko aukera izango dugu. You Will Meet a Tall Dark Stranger du izena, Anthony Hopkins, Naomi Watts eta Josh Brolin dira protagonistak, eta filmatze lanak amaitu berri dituzte Londresen.