Cara Delevingne: Zinemaren pasarelan

Moda-modan dagoen neska da Cara. Hamar urte zituela Bruce Webber argazkilari ezagunak egindako argazkiak Vogue aldizkariaren Italiako edizioan plazaratu zirenetik, pausoz pauso, bere lekua egiten joan da irudiaren eta diseinuaren munduan. Urruti joan gabe, 2012 eta 2014an Urteko Modeloaren Saria irabazi zuen Moda Britainiarraren Sarietan.
IZENA: Cara Jocelyn Delevingne.
JAIOTEGUNA: 1992-08-12.
JAIOLEKUA: Londres (Ingalaterra).
LAGUNIK ONENA: Taylor Swift musikaria.
ZUZENDARI KUTTUNA: Martin Scorsese.
AKTORE GUSTUKOENA: Meryl Streep.
MAITE DU: Beatboxa eta bateria jotzea.
GORROTO DU: Interesagatik hurbiltzen zaion jendea.

Modak iragankorrak dira, ordea, eta jendartearen gustuak aldatu aurretik, Carak berak erabaki du moda alde batera uztea: "Nire pasioa zinema eta musika dira", adierazi du. Hala, betirako pasareletatik jaitsi eta aktore eta musikari lanetan bere ibilbidea bideratzeko asmo irmoa erakutsi du.
Horretarako ez da lehen pauso txarra izaten lagun egokiak aurkitu eta ateak irekiko dizkizuten kolaborazioak egitea. Hara ba, lagunik onena AEBetako musika industriaren erregina berria duzunean gauzak errazagoak dira. Taylor Swiften Bad Blood kantaren bideoklipeko protagonistetako bat izan da Cara, modako hainbat abeslari (Selena Gomez edo Ellie Goulding), aktore (Jessica Alba edo Ellen Pompeo) eta Girls telesail arrakastatsuaren sortzaile Lena Dunhamekin batera. YouTuben 500.000.000 bisitatik gora ditu jada bideoklipak! Beste tonu bateko musika bideoetan ere parte hartu du, adibidez, estetika ezin bereziagoa duten Die Antwoord rapeatzaile hegoafrikarren Ugly Boy abestiarenean, aktore lanetan ere aritzen den Marilyn Mansonekin batera.
Baina helburu nagusi zinema industrian sartzea du, eta badirudi ez doala bide txarretik. Keira Knightley protagonista zuen Anna Karenina (Joe Wright, 2012) moldaketan egin zuen debuta, Sorokina printzesaren paperean.
Pasa den udan eman du, ordea, eman beharreko jauzia, nerabeentzako eleberriekin urrezko egin den John Greenen Paper Towns lanaren egokitzapenean. Eta behin jauzi eginda, hegan jarraitu behar. Hilabete honetan estreinatuko du, beste behin ere Joe Wrighten zuzendaritzapean, Peter Panen sorrera kontatuko duen Pan. Eta datorren urteko udan, komikiek inoiz ezagutu duten supergaizkilerik zitalenen taldera batuko da, Suicide Squad delakora, Joker, Harley Quinn, Deadshot eta enparauekin, botere bereziak dituen Enchantress sorginaren azalean.