Capote ***

Capote *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/capote/@@download/image/60p50-1.jpg
2006/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Bennett Miller. Aktoreak: Philip Seymour Hoffman, Clifton Collins Jr., Catherine Keener, Chris Cooper. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005. Iraupena: 110 minutu. 
60.zenbakia
Capote   ***
Gerald Clarke idazlearen liburu bat du oinarri Bennet Miller zinemagileak Capote estreinako filmean. Bertan, Truman Capote idazlearen bizipenak dira kontakizunaren muina, hain zuzen ere. 1959. urtean, sarraski lazgarria gertatu zen Kansasko herri txiki batean. Baserritar familia bateko lau kideak hil egin zituzten gauaren erdian. Truman Capotek herrixka hartara jo, eta krimenaren inguruko informazio oparoa bildu zuen. Handik lasterrera, Las Vegasen harrapatu zituzten hiltzaileak. Perry Smith eta Dick Hickock gazteak kartzeleratuak izan ziren, eta heriotz zigorra jarri zieten. Espetxean izan ziren artean, Perry Smith hiltzailearekin harreman berezia izan zuen Capotek. Hori guztia Odol hotzean eleberri apurtzailea idazteko erabili zuen. Eleberriak literatura modernoa irauli zuen. Phillip Seymour Hoffman aktoreak jokatzen du Capoteren rola filmean, eta bere interpretazioa zirraragarria da. Lan horrexegatik aktore onenaren Oscar saria bereganatu zuen. Drama iluna da. Pelikula hotza, baina fina.