Campusex

Ligatzeko edo sexu harremanak bizitzeko aukerak ugaldu egiten dira ikasketa garaian. Unibertsitate campusean, gure betiko ingurunetik urrun, klaseko apunteetan erakusten ez dizkiguten gauza asko ikasi eta froga daitezke.
Euskal Herriko campusak ez dira film amerikarretan ikusten ditugun horiek bezalakoak. Telesail eta film ospetsu askok unibertsitatearen inguruko aurreiritzi morboso, pinpirin eta glamouroso bat sortu nahi izan dute. Baina, orain arte behintzat, Euskal Herriko unibertsitateetan ez dugu futbol taldeak kolorezko ponpoiekin animatzen dituen neskatorik; edo hainbesteko buruko minak sortzen dituzten popularitate -edo ospe-lehiaketarik; ezta bikoteka soilik joan daitekeen ikasturte bukaerako dantzaldi ospetsurik ere.
Unibertsitatea, neska eta mutil guapoen erresuma izateaz gain, sexualitatearen paradisua dela saldu nahi izan digute film amerikarrek. Baina hori horrela al da Euskal Herriko unibertsitateetan?
Ligatzeko aukera gehiago?
Behin baino gehiagotan entzungo zenuen, ligatzeko edo harreman sexualak bizitzeko, aukerak ugaldu egiten direla ikasketa garaian. Sarritan, gurasoen etxetik irten beharra izaten da unibertsitatean ikasteko; horren ondorioz, beste herri batera joan, jende berriarekin harremanak izan, eta giro ezezagunetara egokitu beharra suertatzen da.
Egokitze-prozesu horretan, jende gutxik (edo inork ez) ezagutzen du nori bere herrian jarri zioten etiketa hori: Maite "ikasle fina", Mikel "ahozabala", Iker "lotsatia", edota Lierni "betaurrekoduna", esaterako. Urte askotako karga izan den etiketa hori atzean uzte hutsak, bide berrietarako ateak zabalduko dizkizu, eta zure herrian egiten ausartu ez zaren gauza horiek esperimentatzeko gogoa sentituko duzu, seguru!
Nortasunak aukeran
Lehenengo mailako ikaslea berehala konturatzen da unibertsitatea talde eta giro askoren saski-naski bat dela: bohemioak, prestigiodun edo klasedunak, "borrokak", ikasle finak, axolagabeak Kurtso hasieran, talde horiek detektatu ondoren, indentifikatua sentitzen zaren edo sentitu nahi duzun talde horrenganako hurbiltze-fasea hasten da gehienetan.
Taldera gerturatzea lortzean, orduan hasten da zu zarenaren, edo zuk izan nahi zenukeenaren, antzezpena. Bada garaia Markinako Olatz "isilaren" rola alde batera utzi, eta eszenatokira irteteko. Unibertsitatean, Olatzek ez du kuadrillakoen, gurasoen edo okinaren espektatibak bete beharraren presiorik.
Baina, hala ere, kontuz! Dena ez da uste bezain samurra: norberaren nortasun perfektua diseinatu daiteke, bai, baina ez aise! Ez ahaztu, antzezlan guztiek izaten dituztela gortina atzeko momentuak. Eszenatoki berria aukera aparta izan daiteke gordeta dituzun bertuteak azaleratzeko, eta orain arte, traumatikoak iruditu zaizkizun jarrera horiek hain txarrak ez direla ohartzeko. Garai egokia da gustuko izan, baina egitera ausartzen ez zinen gauza horietan debutatzeko: orrazkera modernoa, mugimendu mota askoren inguruko taldeetako kide izatea, gustuko duzun jantzi hori janztea, antzerki talderen batean sartzea, zerbitzari lanetan hastea...
Jarrera zabala
Prest al zaude harreman-sare zabal eta berri honetan abentura berriak bizitzeko? Jarrera zabal horrek, gehienetan, eragin zuzena izaten du sexualitatean, abenturarako gogoa pizten baita sarri. Egiten duzuna edo egingo duzuna betikoek epaitu ezingo dutenez, asko jaitsiko dira zure urduritasuna eta antsietatea. Lasaitasun horrek, ostegunero elkartzen zaren praktiketako irakaslearekin igurtzi batzuk egitera bultzatuko zaitu agian, edo fantasietarako erabili ohi duzun hirukote bat osatzera, aspalditik morboa eman dizun sexu berekoekin gau bat (edo bi, edo hogei...) pasatzera, beharbada, edota kimikako mutil horrekin pega-pega eginda dantzatuz korapilatzera
Gune beroak
Jarrera zabal horien ondorioz, areagotu egiten da, unibertsitate inguruan, gune beroak sortzeko joera, batzuetan nahita eta beste batzuetan nahigabe. Ez da zaila ohiko guneak zein diren jakitea, baina zorroztu itzazu zentzumenak, hemen aipatuko ditugun leku edo egoeretan!
Baliteke gogoko duzun hori gerturatzea; orduan, abian jar ditzakezu zeure trebetasun sozialak eta erakartze-mekanismoak. Ez ahaztu beste norbaitek ere bere gaitasunak abian jar ditzakeela zeurekin topo egitean. Beraz, adi egon! Ondo ireki begiak, zutitu belarriak, eta zorroztu usaimena, inguruko seinaleak jasotzeko.
Besteen seinaleak jaso eta interpretatzeko orduan, eskertzekoa izaten da zazpigarren zentzumenak eskeintzen duen laguntza. Orain azalduko dizkizugun egoeren antzekoak bizitzea suertatzen bazaizu, ez lorik hartu, eta zeuk erabaki, tarte hauek, harremanak epeltzeko erabiliko dituzun ala ez.
-Kafetegia: "Gosaldu gabe irteten naiz askotan etxetik, eta zuzenean kafetegira etortzeko ohitura hartu dut. Pozten naiz zu hemen ikusteaz; hartara, ez dut bakarrik gosalduko. Zerbait hartu nahi al duzu?".
-Unibertsitate inguruko zelai eta eskailerak: "Egunen baten hemen bazkaldu beharko genuke, ezta? Eta beste egunen baten, hondartzan afaltzea ere ondo egongo litzateke "
-Pasiloetan: "Berandu etorri zarelako ez zara klasera sartu? Ni ere hementxe geldituko naiz hurrengo eskola hasi arte".
-Klaseko afariak: "Ez dut batere atsegin hemen jartzen duten musika; gaur egun, musika heavy gutxi jartzen dute. Zer diozu? Zuri ere heavya gustatzen zaizula? Ez duzu ba horren itxurarik!".
-Autobus geltoki eta autobusak: "Nora zoaz? Alde zaharrean bizi zara? Baina zu izatez nongoa zara?".
-Ikaskideen pisuak: "Zu Mikelen pisuan bizi al zara? Ea noiz egiten dugun zuen etxean afaritxo bat.."
-Talde lanak: "Lan honen notak ez du askorik balio, baina zerbait aurkezteko
prestatu beharko dugu, ez? Non eta noiz geldituko gara?"
-Unibertsitateko ikasmahaiak: "Gaur ere elkarren ondoan jartzea tokatu zaigu; jada zalantza daukat kasualitatea ote den, edo ni jarraika ote zabiltzan "
-Ostegunak: "Zuen pisukook ez duzue ostegun bat bera ere galtzen! Ostiraletan ez al duzue eskolarik izaten?".
Ezagunak izango zaizkizu, ziur aski, momentu horiek; baina gogoratu: zuk zeuk daukazu probokatzeko eta irudika ditzakezun gune guztiak epeltzeko ahalmena, eta gune, egoera edo momentu horiek bereziagoak izango dira seguru asko.
Ikasketa garaia aukera polita izan daiteke sexualitate modu berria bizitzeko; aprobetxatu eta ez lotsik izan!