Calparsorok Marias moldatuko du

Calparsorok Marias moldatuko du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/calparsorok-marias-moldatuko-du/@@download/image/2011121227Daniel_Calparsoro.jpg
2012/12/13
berria
Calparsorok Marias moldatuko du
Daniel Calparsoro zuzendari donostiarrak azaroan ekin zion film berria errodatzeari. Invasor izango du izenburua eta Javier Marias idazle espainiarraren izen bereko eleberrian oinarrituko da. Alberto Ammannek (Celda 211, 2009) gorpuzten duen mediku militarra etxera bueltatuko da atentatu bat jasan ostean eta denborarekin informazioa ezkutatu diotela ulertuko du. Ammannekin batera ariko dira Antonio de la Torre (Gordos, 2009), Inma Cuesta (La voz dormida, 2011) edota Karra Elejalde (Tambien la lluvia, 2010) gasteiztarra.