‘Buztinez eta hitzez’ erakusketa ikusgai Donostian

‘Buztinez eta hitzez’ erakusketa ikusgai Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/buztinez-eta-hitzez-erakusketa-ikusgai-donostian/@@download/image/buztinez_eta_hi_1373442843.jpg
2013/07/10
berria
Buztinezko irudiek eta hitzek Mesopotamiako zibilizazioaren garaitik duten lotura erakusten duen erakusketa interesgarria ikusgai da Donostian egunotan. Bost artista finlandiarrek sortu dute, eta abuztuaren amaierara arte izango da bertan.


Tigris eta Eufrates ibaien artean, informazioa zeinu grafikoetan transmititzeko asmoz, hitzak kodetzen asmatu zuen Mesopotamiar zibilizazioak. Horretarako buztina erabiltzen zuten, antzinako zibilizazioen eguneroko bizitzan oso material arrunta zena, beronen bidez instrumentuak, eraikinak edota errituetarako tresnak ekoizten baitzituzten, eta ahozko komunikazioa irudi eta figura bidez egitea lortu zuten.

Hala ba, buztinaren eta hitzaren arteko lotura indartsua agerian uztea lortu dute Arja Martikainen artista plastikoak, Catharina Kajander artistak, Risto Hämäläinen zeramistak, Leena Juvonen artistak, eta Antonio Altarriba artista eta itzultzaileak. Zeramikazko figurak eta olerkiak biltzen dituen Zeramikaz eta hitzez erakusketa osatu dute bost artista finlandiarrek, eta nazioarteko hainbat lekutan ikusgai izan ostean, Gipuzkoako hiriburura ekarri du Donostia Kulturak.

Gros auzoko Okendo Kultur Etxean jarri dute, eta sarrera erabat doakoa izango da abuztuaren 31ra bitarte, goizez nahiz arratsaldez. Espazio ezberdinetara egokitzen diren obrak izanik, gurean ere haientzat prestatutako aretoa betetzea lortu dute, poesiaren eta zeramikazko figuren xumetasunaz izan bada ere.