Burton, are ilunago

Burton, are ilunago https://www.gaztezulo.eus/albisteak/burton-are-ilunago/@@download/image/20101226009Tim_Burton.jpg
2012/12/13
berria
Tim Burton ere film berriaren aurre-produkzio lanetan ari da, eta nola ez, abentura berrian Johnny Depp lagun mina izango du bidaide. 60ko hamarkada amaieran Amerikako Estatu Batuetan arrakasta handia izan zuen Dark Shadows telesaila moldatuko du Burtonek. Sorginak, zonbiak, mamuak, otsogizonak eta antzerakoak ziren telesailean protagonista. Deppek adierazi izan du txikitan gehien maite zuen telesaila zela, eta ametsa beteko duela Barnabas Collins banpiroa gorpuztuta.