"Burnia" dantza ikuskizuna estreinatuko dute Bilboko Arriaga antzokian, ostegunean

Arriaga Antzokiak ez ezik, Aukeran dantza konpainiak eta hiru euskal sortzaile gaztek Edu Muruamendarizek, Unai Elorriagak eta Fernando Velazquezek hartu dute parte obraren ekoizpenean.
Burnia lana datorren ostegunean hilak 9 taularatuko dute, lehen aldiz, Bilboko Arriaga Antzokiko eszenatokian, arratsaldeko 20:00etan. Hauxe da Arriaga Antzokiaren bigarren dantza-ekoizpena, 2009ko maiatzean estreinatutako Pobres Bestias obraren ostean.
Bilbo inguruko giro burdintsua ardatz duen ikuskizuna sortzeko, baina, Arriaga Antzokiak hainbat eragilerekin batu ditu indarrak. Batetik, Donostiako Aukeran dantza taldeko hamar kidek dantzatuko dute burdinaren eta metal honek euskal ekonomian izan duen garrantziaren aldeko omenaldi partikular hau. Aukeran konpainiakoak bereziki saiatuak dira lan berritzaileak egiten eta, tradizionalaren arauak apurtuz, koreografietan dantza garaikidearen kutsua gehitzen.
Hiru euskal sortzaile gazteren zigilua ere badarama dantza ekoizpen honek. Edu Muruamendiaraz bergararra arduratu da zuzendaritzaz eta koreografiaz Sutargi (2001), Izena duen guztia omen da (2003), Bideak (2006) eta Gernika (2009) lanetan ere koreografo. Gidoi originalaren egilea, ordea, Unai Elorriaga idazlea da SPrako tranbia (2001), Van´t Hoffen ilea (2003), Vredaman (2005) eta Londres kartoizkoa da (2009). Azkenik, El Orfanato (2007) moduko film ospetsuen soinu banden egile den Fernando Velazquez getxoztarrak prestatu du Burniarako musika ere. Bestalde, Bilboko Udal Musika Bandak ere parte hartu du Juan Jose Ocon donostiarraren zuzendaritzapean. Eszena zuzendari bezala Carlos Roo ariko da eta Daniel Bianco da eszenografiaren sortzailea.
Estreinaldia, hortaz, ostegunean hilak 9 izango da Arriaga Antzokian arratsaldeko 20:00etan. Baina ostiralean eta larunbatean ere izango dira emanaldiak ordu berean. Sarrera dohakoa da Kultura 18 txartela duten gazteentzat. Gainontzekoentzat, ordea, txartelak dagoeneko salgai dira 6,40 eta 21 euro artean.
"Bilbo inguruan eta Bizkaian dena da burdina, burdinak piztu gaitu eta burdinekin itzali gara. Bor-bor egin zuen burdinak burdinoletan, labe garaietan, irakiten jarri zen gerretan, Karlistadetan eta Gerra Zibilean. Burdinak mugitu gaitu tren itxuran, itsasontzi itxuran. Burdinazko zubi baten gainean bizi gara orain ere, ez atzera ez aurrera. Gure burmuina burdinazkoa da. Burdinaren gainean dantza egin behar dugu orain".
Unai Elorriaga

Sinopsia