Bukatu!

Bukatu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bukatu/@@download/image/201112282781bukatu_janaria.jpg
2012/12/13
berria
Bukatu!
Damman hiriko (Saudi Arabia) Marmar jatetxeko nagusiek erabaki drastikoa hartu dute: aurrerantzean, isun modura, extra bat kobratuko diete janari platerak oso-osorik amaitzen ez dituzten bezeroei. Begiradarekin jan eta kantitate handiak eskatzen dituzten hiritarrak “hezi” nahi omen dituzte, eta neurri berri honetatik eratorritako dirua Somaliara bideratuko dutela argitu dute.