Buduaren sorterri

Buduaren sorterri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/buduaren-sorterri/@@download/image/2012748366Ouidah.jpg
2012/12/13
berria
Ouidah hiria buduaren sorterritzat jo izan da aspalditik. Benin hegoaldean kokaturik dago, Afrikako golkoan. Budu terminoa fon hizkuntzako vodoun hitzetik dator, eta mistikoa esan nahi du. Iraganean, Afrikako esklaboen ibilbidea Ouidahetik abiatzen zen, eta milaka lagun itsasoratu zituzten bertatik Ameriketarantz. Haiti, Brasil, Estatu Batuak eta Kuba izan zituzten helmuga, eta haien erlijioa helarazi zieten "mundu berriko" ugazabei. Hiritik ontziralekura bitarteko hiru kilometroko ibilbidea jainko-jainkosa buduen eskulturaz babesturik zegoen, bide luzean zaintzaile izan zitzaten; hala jarraitzen du egun ere.