Bruselak espediente zigortzaileak ezarri dizkie Hungaria eta Poloniari euren lege homofoboengatik

Bruselak espediente zigortzaileak ezarri dizkie Hungaria eta Poloniari euren lege homofoboengatik Europar Komisioak ekintza legeak hartu ditu Budapest eta Varsoviaren aurka, LGTBIQ+ pertsonen oinarrizko eskubideen urraketengatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bruselak-espediente-zigortzaileak-ezarri-dizkie-hungaria-eta-poloniari-euren-lege-homofoboengatik/@@download/image/Captura de pantalla 2021-07-20 a las 8.15.16.png
2021/07/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Europar Komisioak ekintza legeak hartu ditu Budapest eta Varsoviaren aurka, LGTBIQ+ pertsonen oinarrizko eskubideen urraketengatik.
Bruselak espediente zigortzaileak ezarri dizkie Hungaria eta Poloniari euren lege homofoboengatik

Pasa den ostegunean, espediente zigortzaileak jaurti dizkie Hungaria eta Poloniari euren lege homofoboengatik. Komisioaren ikuspuntutik LGTBIQ+ pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dizute. Europar Komisioko presidentea den Ursula von der Leyen-ek argi utzi du: "Europak ez du sekula gure gizartearen zati bat estigmatizatzen utziko: izan maite dituzten pertsonengatik, bere adinagatik, jatorri etnikoagatik, iritzi politikoengatik edo sinesmen erlijiosoengatik". 

"Bruselak  berdintasuna, errespetua eta giza eskubideak defendatzen ditu. Europar Batasunaren oinarrizko baloreak dira". Hori dela eta, ohartarazi du, eskura dituen tresna guztiak erabiliko dituela balore horiek defendatzeko. 

Europar Batasuneko kide diren bi Estatuek orain bi hilabete dituzte Komisioak ezarritako argumentuak erantzuteko. Bestela, Europak txosten bat ireki liezaieke, eta ondoren, baita Europar Batasuneko Justizia Tribunalera bideratu ere. 

Hungaria: LGTBIQ+ edukiaren debekua
2021eko ekainaren 23an, Hungariak lege bat argitaratu zuen neurri baztertzaile batzuekin. 18 urtetik beherakoentzat norberaren identitate sexual propioa zabaltzen duten edukiak mugatu edo debekatzen ditu lege honek. Adin gabeen babesa Europar Batasuneko interes publikoan dagoela aipatu du Bruselak, alabaina, kasu honetan Hungariak ez du azaldu zergatik den kaltegarria LGTBIQ+ edukiak eskura edukitzea haurrentzat.

Polonia eta bere "LGTBIQ+ ideologiatik aske dauden guneak"
2019tik Poloniako zenbait herri eta eskualde "LGTBIQ+ ideologiatatik aske dauden guneak" bilakatu ziren. Europar Komisioari honek kezka eragin dio, neurri baztertzaileak baitira horiek eta inork ez luke baztertua izan behar bere sexu orientazioagatik.