Brokeback Mountain ****

Brokeback Mountain **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brokeback-mountain/@@download/image/58-broke.jpg
2005/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Ang Lee. Aktoreak: Heath Ledger, Jake Gyllenhaal, Michelle Williams, Anne Hathaway, Anna Faris. Generoa: drama erromantikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005. Iraupena: 134 minutu. 
58.zenbakia
Brokeback Mountain   ****
Crouching Tiger, Hidden Dragon filmarekin kritikariak eta zinema ekoizleak ahoa bete hortz utzi zituenetik, Hollywoodeko ateak parez-pare zabaldu zaizkio Ang Lee taiwandarrari. Brokeback Mountain western ederrean, Hollywood hanpatuak gutxitan modu egokian landu duen gai bat —homosexualitatea—, ezohiko genero batean —bakeroen mundua— landu du Ang Leek. Ausardia horrek, Urrezko Lehoia eman zion Veneziako Mostran. Merezi zuen Oscarra —film onenarena— jaso gabe geratu zen, ordea. Brokeback Mountain mendi ederrean artaldeen zaintzan lanean ari direla, elkarrekin maiteminduko dira Ennis eta Jake gazteak. Homosexualitatea ez da zilegi 60ko hamarkadan, baina. Are gutxiago, Wyoming estatu kontserbadorean. Hortaz, sentimenduak lurperatu eta bakoitzak bere bidea hartuko du. Ennis herabea Wyoming bertan geratu, eta Alma neska-lagunarekin ezkonduko da. Texasera itzuli, eta negozio-gizon aberats baten alabarekin ezkonduko da Jack. Urte batzuk geroago, haien maitasun gosea aseko dute elkarrekin. Ezkutuan ibili beharrak, baina, Ennis eta Jacken maitasun harremana kinka larrian jarriko du. Drama erromantiko aparta da.