Britney Spears-en aitak alabaren tutoretzari uko egin dio

Britney Spears-en aitak alabaren tutoretzari uko egin dio Azkenik, 13 urteren ostean, inork espero gabekoa gertatu da: Jamie Spears-ek bere alabaren tutoretzari uko egin dio. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/britney-spears-en-aitak-alabaren-tutoretzari-uko-egin-dio/@@download/image/BANNER_britney-1160x619.jpg
2021/08/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Azkenik, 13 urteren ostean, inork espero gabekoa gertatu da: Jamie Spears-ek bere alabaren tutoretzari uko egin dio.
Britney Spears-en aitak alabaren tutoretzari uko egin dio

TMZ komunikabideak eman du albistea. Dirudienez Jamie Spears tribunaletara hurbildu da bere oposizioa baztertzeko eta Estatu Batuetako legeen araberako trantsizio bat burutzeko. 

Aitaren abokatuak adierazi duenez, ez dago arrazoirik tutoretzat bertan behera uzteko, baina #FreeBritney mugimendu ezaguna dela eta irain eta arrazoirik gabeko erasoen biktima izan da. Aitak ez du uste borroka honek publikoa izan behar lukeenik, bere alaba eta bere arteko kontua baizik. 

Adierazpen hauen ondotik abokatuak adierazi du Jamie Spears beti izango dela Britney-ren aita eta beti maitatuko duela eta onena bilatu berarentzat. Framing Britney Spears dokumentala ikusi duten askok (oraintsu ETB1ean ikusi ahal izan genuen euskaraz) ziur ez dutela iritzi bera izango. 

Eta hemendik aurrera nolakoa izango da bizitza popeko printzesarentzat? Bere kasuak gorteen esku jarraituko du eta etorkizunean erabaki legal gehiago etorriko dira. Beraz, #FreeBritney mugimendukoek itxaron egin beharko dute ikusteko zertan amaitzen den hau guztia.